Aste hau klaseko azken astea izan da.Gure proiektuari azken ikutuak eman dizkiogu, lan txikia badirudi ere izugarrizko lana izan baita eta ordu pilo sartu behar izan ditugu. Gainera lana egiteaz aparte site-a ia egunero txukundu edo eguneratu behar dugu, beraz hori plus bat izan dan lana mailan.
Hona hemen gure lanaren emaitza:
Baina gaur lanaren aurkezena egin dugu, prozesu osoan zehar behin eta berriro eztabaidatu dugu IKTak eskoletan bai ala ez eta aurkezpenean ere berdina gertatu zaigu.
Akordio edo iritzi komun batera ez bagara heldu ere, denon iritziak errespetatu ditugu eta bakoitzak bere arrazoiak eman ditu.
Azkenik, Josunek beste baliabide bat aurkeztu digu ISSUU aldizkari digitalak egiteko eta irakaslearen ebaluazio egin dugu.
Amaitzeak asko lasaitzen banau ere oso gustora egon naiz talde honekin lan egiten; eta irakasgaia ere oso interesgarria iruditu zait. Izan ere lehenengo egunean ez nekien ordenagailu bat erabiltzen eta begira orain, blog bat egin dut nik bakarrik!!
Berdintasunaren istorioak
Ipuinak material didatiko ezin hobea badira ere horiek nola erabiltzen ditugun,eta zer motatako istorioak erabiltzen ditugun, are garrantzi gehiago dauka. Blog honetan hezkidetza zuzenki zein zeharka lantzeko ipuinak aurkituko dituzue.
martes, 17 de diciembre de 2013
martes, 10 de diciembre de 2013
Jo ta ke!
Aste honetan oso lanpetuta ibili gara. Orain dela aste batzuk proiektu batekin hasi ginen, irakasleak zentro bateko egoera bat aurkeztu zigun eta guk egoera horri "irtenbidea" eman behar genion. 4 urteko gela batean ordenagailuak jarri dituztela eta irakasleak ez dakiela horiekin zer egin da egoera.
Irtenbidea emateko lehenengo ikastetxea aukeratu, egoeraren azterketa egin, hipotesiak formulatu etab... egin dugu lehenengo.
Horretaz aparte site-a lan handia ematen digu egindako guztia bertan txertatzen baitugu.
Beste alde batetik Josunek hiru baliabide berri aurkeztu dizkigu aste honetan: Bomomo, Voki eta Glogster
Bomomo marrazki psikodelikoak egiteko programa da zure ordenagailua deskargatu dezakezuna
Glogster poster digitalak egiteko herraminta da. Horren bidez bideoak edo musika dituzte posterrak egiten dezakezu
Voki hitz egiten duten avatarrak dira. Avatar bat hautatu eta mezua grabatzen diozu, ondoren pertsonaiak zuk grabatutakoa esango du
Irtenbidea emateko lehenengo ikastetxea aukeratu, egoeraren azterketa egin, hipotesiak formulatu etab... egin dugu lehenengo.
Horretaz aparte site-a lan handia ematen digu egindako guztia bertan txertatzen baitugu.
Beste alde batetik Josunek hiru baliabide berri aurkeztu dizkigu aste honetan: Bomomo, Voki eta Glogster
Bomomo marrazki psikodelikoak egiteko programa da zure ordenagailua deskargatu dezakezuna
Glogster poster digitalak egiteko herraminta da. Horren bidez bideoak edo musika dituzte posterrak egiten dezakezu
Voki hitz egiten duten avatarrak dira. Avatar bat hautatu eta mezua grabatzen diozu, ondoren pertsonaiak zuk grabatutakoa esango du
martes, 26 de noviembre de 2013
Blogen mundua deskubritzen
Lehenengo saioan blogak aztertzen ibili gara. Irakasleak blog zerrenda bat eskaini digu eta bakoitzak bat aukeratu dugu, ondoren blog horretan ibili gara hainbat datu eta elementu bilatzen gero horiek fitxa batean biltzeko
Materiala aztertzeko fitxa
|
URL-Helbidea: http://educacion-infantil.blogs.maestros.tel/
|
Deskripzioa: Blog hau beste irakasle batzuekin klasean erabilitako errekurtsoak konpartitzen dira; baita zenbait irakaslek familiei haurrek eskolan egindako ekintzen berri emateko.
|
Diseinua: Oso blog sinplea da baina bere helburua beste blog eta webgune batzuen berri ematea denez loturak argi eta argi ikusten dira, eta horietarako sarbideak erabiltzeko errazak dira. Bertan agertzen diren webgune edo blogetan sartuz gero, oso blog koloretsuak ikus ditzakegu, argazkiz beterikoak eta oso diseinu atseginekin.
|
Edukia: Blog honetan ageri diren blog edo webgune gehienak HH-ko irakasleek euren klaseari buruz egindako blogak dira. Horietako gehienak familietara daude zuzenduta, haurren ekintzak agertzen dira, argazkiak, beren lanak… Horiei esker beste irakasle batzuk bertan ageri diren errekurtsoetaz balia daitezke jarduera horiek euren klaseetan aplikatzeko. Mota honetako blog batzuetan, bi atal bereiz daitezke: Alde batetik familiei zuzendutako atala: argazkiak, egunerokoak etab. Eta beste alde batetik haurrei zuzendutako ipuinak abestiak eta jolas haiek ere blogaren partaide aktiboa egiteko.
Beste blog batzuetan haurrei zuzendutako ariketak edo jolasak agertzen dira, dantzak abestiak… Hauek askoz dinamikoagoak dira bideoz horniturik baitaude eta haurraren partaidetza eskatzen baitute.
Blog hauetan irakaslearen papera da garrantzi gehien duena, edo gutxienez garrantzi gehien ematen zaio; familiak dira blogaren hartzaile eta haurrek rol pasiboa jokatzen dute. Hau da, blogaren protagonistak dira baina, berez, bloga ez dago haientzat zuzendua. Hizkuntza ez da haurrentzat, ezta bloga ere.
Hala ere, familientzat zuzendutako hainbat blogetan, ikaslea paper aktiboa hartzen du berak entzun ahal baititu ipuinak, bideojoko didaktikoekin jolas dezake eta zenbaitetan euren partaidetza eskatzen da blogaren bidez.
Link hauetan aurkitzen dugun materiala HH-n aplikatzekoa da, ez dago premia bereziko ikasleei erreferentzia egiten dion materialik aurkezten eta kultur aniztasunari aipua egiten ez zaion arren nahiko aktibitate orokorraak dira gela osoan egiteko. Hala ere, garrantzitsua lirateke jakitea, gela horietako partaideen ezaugarriak; beste gela batzuetan arazorik gabe aplikatu ahal izateko.
|
Elementu teknikoak: Aurretik esan bezala blog hau beste blog eta webgunetarako sarbuidea da gehienbat. Linkak oso azkar kargatzen dira eta oso argi ikusten da interesatzen zaigun informazioa.
|
Fidegarritasuna: Bloga sortzen duen erakundearen emaila eta izena agertzen da, informazioa gaurkotuta dago; badirudi orrialdea fidagarria dela.
|
Iruzkin kritikoa:Interneten blog, web eta informazio pilo daukagu HH-ri buruz. Baina askotan informazio hori ez dago modu egokian antolaturik, eta, horren ondorioz, interneten HH-rako errekurtsoak bilatzea lan korapilatsua izan daiteke.
Webgune honek gai horren inguruko webgune desberdinak eskaintzen ditu, klik bakar batean hamaika orrialdetara sar gaitezke sare osoa bueltaka ibili beharrean.
Oso tresna egokia iruditzen zait irakasleek klaserako ariketak hautatzeko baita familiak ere euren haurrentzat ipuinak eta abesti aproposak eskuragarri izateko.
Aurkezten diren blogei erreparatuz, oso tresna egokiak dira familiekin komunikazioa izateko; baina murritzak dira, nire ustez, horietako blog askotan haurrek partaide pasiboajk baino ez direlako. Beste blog batzuetan, aldiz, haurrak izaten dira kontuan eta eurentzat jolasak eta ariketak aurkezten dira. Modu horretan IKTetan integratzeko.
|
Fitxa egiten genuen bitartean Josunek programa berri bat erakutsi digu Delicious eta bertan kontu bat ireki dugu.
Bigarren saioan, taldean bilduta, bakoitzak bere fitxa eta aukeratutako bloga aurkeztu du. Taldekide baten bloga aukeratu eta denon artean fitxa hori bete egin dugu.
Materiala aztertzeko fitxa
|
URL helbidea: http://gelapdi.blogspot.com.es/
Datu osagarriak: “GELA PDI” izeneko bloga da. Blogaren egilea Agurtzane Goitia da, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.
|
Deskripzioa: Blog honetan Haur eta Lehen Hezkuntzan lantzeko material didaktiko digitala jasotzen da. Motrizitatea, Ingelesa, norberaren ezagutza, hizkuntza eta komunikazioa, musika…lantzeko materiala eskaintzen da.
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago eta, zeharkako eran, ikasleei ere.
|
Diseinua: Blog honen diseinua oso atsegina da, irudiak kolore bizikoak dira eta letrak ere forma dibertigarriak dituzte zeintzuk bloga erakargarria egiten dute. Oso argi ikusten da informazioa, kronologikoki aurkezten da. Sarrera bakoitzean, jolasa, ipuin edo abestiaren irudia agertzen da (zeina, aldi berean, jarduera horretarako linka den). Honen goialdean, jardueraren izenburua eta mota agertzen da. Azkenik, irudiaren azpian deskripzio txiki bat dago.
Eskumako zutabean esteka gehiago, aurkibidea, egilearen informazioa eta jarduerak zein webgunetik hartu diren agertzen dira. Gainera, jarduera horien argitaletxea ere agertzen da.
Horrez gain, errekurtso digital gehiago, tutorialak…eskaintzen ditu orrialdeak nahi izanez gero, horiek eskuragarri izateko.
|
Edukia: Ikaslearen papera, batiz bat ez dago, blog hau irakasleei zuzenduta baitago. Irakaslearen paperari dagokionez, hau beraientzat sortutako bloga izateaz gain, bertan iritzi, material eta hausnarketak elkartrukatzen direnez, irakasleentzako baliabide aberastasun handia dago.
Hezkuntza arloan orokorrean aplikatzen dela esan dezakegu, hau da, blogean dauden ariketa guztiak gauza zehatz batzuk ikasteko eginak daudela eta ez bakarrik denbora pasatzeko. Azken finean, helburu didaktiko bat dut eta, horrela izanda, emaitza batzuk bilatzen dira.
Ikasle guztientzat egokia da, baita hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako. Izan ere, heziketa berezirako zehazki sorturiko ariketak eskaintzen dira.
|
Elementu teknikoak: Bloga oso ondo antolatuta dago eta oso erraza da interesatzen zaiguna ikustea.
Gaia oso interesgarria da eta bertan informazioa bilatzeko errekurtso asko daude.
Blogan agertzen diren irudietan ,errekurtsoetan… klikatzerakoan,nahiko arin zabaltzen dira. Adibidez, eskumako aldean Haur Hezkuntzako errekurtsoan klikatzen badugu orria momentuan kargatzen da, baina hor barruan ingeleseko ipuinean klikatzen badugu pixka bat kostatzen zaio.
|
Fidagarritasuna: Esan bezala, blogaren egilea identifikatzen da eta bere gmail perfilaren linka eskaintzen du. Nahiz eta loturak eta sarrerak “errutina” bat ez jarraitu, gaurkotuak daude.
|
Iruzkin kritikoa: Blogan agertzen diren jolasak eta jarduerak hezkuntza arloan aplikatzekoak dira, ez bakarrik hezkuntza formalean baizik eta eguneroko bizitzan ere. Adibidez, etxean zein gelan erabiltzeko tresna baliagarriak izan daitezke, haurrek jolasean dauden bitartean hainbat eduki barneratzeko, baita IKTen erabilera arduratsua ikasteko.
Puntu honetan, klasean hainbat aldiz sortu den eztabaidara ailegatzen gara: IKTak Haur Hezkuntzan erabili ala ez? Nire ustez, gaur egungo mundua digitala dela kontuan izanik, haur hezkuntzan IKTak modu egokian eta arduratsuan erabiltzen hastea onuragarria izan daiteke.
|
martes, 19 de noviembre de 2013
Gaitasun digitalarekin a tope
Gaurko klasean aurreko saioan banatutako informazioa komunean ipintzen ibili gara eta lehenengo eztabiadak sortu dira: IKTak eskoletan bai ala ez? Ez gara ados jarri, batzuk IKTen alde dauden HHn eta beste batzuk ez. Guztien argumentuak onartuak izan dira eta iritziak errespetatuak baina ez gara ondorio komun batera heldu.
Ondoren, informazioa azalduta eta eztabaidatuta, hurrengo zereginak banatu ditugu. Bi pertsona mapa mentala egiten egon dira
Beste batzuk prezia egiten ibili dira eta gainontzekook txostena garatzen.
Bigarren saioan, prezia eta txostenari azken ikutuak eman dizkiogu eta aurkezteko prest gaude. Aurkezpenarako, talde bakoitzak gaitasun dgitalaren inguruko aportazio bat egin du eta , modu horretan gelako kideen guztien artean burutu dugu Gaitasun Digitala gaiaren aurkezpena.
Talde honetan oso gustora sentitzen naiz lan eginez, izan re denok dira oso langileak, elkarren arteko errespetua dago eta talde bezala identitatea garatu dugula uste dut.
martes, 12 de noviembre de 2013
"Txapela buruan ta ibili munduan" aurrera lanarekin!
"Jetas y pasotas" irakurgaia irakurrita ekarri behar genuen gaur, eta horri buruz hitz egiten egon gara taldean eta gelan. zorionez, nire taldea ezagutzen dut gehienetan haiekin egiten baitut lan, eta testu horretako pertsonairik ez da aurkitzen. Baina beste talde lan batzuetan, holakoekin topo egin dut, eta eskainitako estrategia horiek erabilgarriak izango zaizkidala somatzen dut.
Ondoren, gure talde fitxa osatu dugu gure argazkiak eta hainbat datuz bertan islatu, fitxa nahiko azkar egin dugu Rakel, Haizea Janirek eta laurok elkarrekin egiten baitugu modulu lana eta horren ondorioz, Iker baino ez zen falta fitxan txertatzeko.
Hurrengo saioan gure proiektuaren lehenengo zatia egiten hasi gara "Gaitasun digitala" horretarako interneten informazioa bilatzen ibili gara eta aurkitutakoa denen artean banatu dugu hurrengo saioan bakoitzak bere atala irakurrita ekartzeko
Hona hemen bilatutako informazio horren iturri batzuk:
PD: barkatu hain sarrera laburrak egiteagatik, baina larri gabiltza denboraz eta talde lanaren ezaugarri gehiago ikusteko websitea gero eta politago gaude ipintzen!! Hemen duzue berriz ere linka, goza ezazue! https://sites.google.com/site/txatxipistatxisite/
martes, 5 de noviembre de 2013
Goazen talde!
Aste honetan lan taldea sortu dugu, nire taldeko kideak Rakel Tristan, Iker Olalde, Janire Urruchua eta Haizea Ugalde dira. Taldearen izena "txatxipistatxi" izango da eta talde lana aurkezteko website sortu genuen. Hona hemen gure websiteren linka: https://sites.google.com/site/txatxipistatxisite/
Websitean diseinuarekin ibili gara, baita atal desberdinak sortzen ere. Lehenengo atala emagarriak izan da eta bertan lehenengo akta txertatu dugu.
Hurrengo asterako "Jetas y Pasotas" irakurgaia irakurrita ekarri behar dugu taldean komentatzeko baita gela osoarekin komentatzeko er.
Hurrengo asterako "Jetas y Pasotas" irakurgaia irakurrita ekarri behar dugu taldean komentatzeko baita gela osoarekin komentatzeko er.
martes, 22 de octubre de 2013
Bloga dotore-dotore jartzen
Aurreko astean azaldu nuen bloga nola sortu genuen baita hori sortzeko ikasi genituen kontzeptuk. Hori ikasita aste hontean gure bloga polit ipintzen aritu gara, ni gutxienez, horretarako Jsounek blogan eskegi beharreko hainbat gadget edo elementu azaldu dizkigu.
Alde batetik etiketak, etiketak gauza garrantzitsuak bilatzeko balio dute. Gadgetetan klikau, etiketak aukeratu eta baukera baieztatu behar uzu. Ondoren, sarrera bat egiterako orduan eskumako zutabean etiketa hitzean klikatu eta nahi dituzun etiketak aplikatzen dituzu koma batekin horiek bereiziz. Modu horretan zure blogeak etiketen atalean gnahi duzuna asko hobeto eta argiago aurkituko duzu.
Gadgetekin jarraituz erlojua txertatu dugu gure blogean, horretarako etiketekin egin dugun prozesu bera jarraitu dugu aino kasu honetan erlojua aukeratuz. Egutegia ere sartu nahi nuen baina ez zaizkit gehiegi gustatu zeuden ereduak eta azkenean ez dut blogean txertatu.
Blogaren diseinuarekin ere ibili gara, lehenengo plantilla aukeratu dugu eta ondoren diseinua hitzean klikatuz, koloreak, letra tamainak eta argazkiak txertatu ditugu gure blogean.
Hori guztia egiteko lehenengo saio osoa behar izan dut, Josuneren azlpenak entzuteaz aparte, gidako jarraipenak jarraitu ditut azaldutako prozesu osoa betetzeko.
Bigarren saioan astekaria betetzen egon naiz, baita nire blogaren gaiko lehenengo sarrerak egiten ere. Oraintxe bertan ari naiz gaiari buruzko informazioa eta dokumentuak bilatzen.
Nire blogeko gai nagusia ipuin ez sexistak izango dira, horretarako arketipoak darabilten ipuinak, hezkidetza lantzeko ipuinak eta heluak hausnartarazteko ipuinez baliatuko naiz.
Alde batetik etiketak, etiketak gauza garrantzitsuak bilatzeko balio dute. Gadgetetan klikau, etiketak aukeratu eta baukera baieztatu behar uzu. Ondoren, sarrera bat egiterako orduan eskumako zutabean etiketa hitzean klikatu eta nahi dituzun etiketak aplikatzen dituzu koma batekin horiek bereiziz. Modu horretan zure blogeak etiketen atalean gnahi duzuna asko hobeto eta argiago aurkituko duzu.
Gadgetekin jarraituz erlojua txertatu dugu gure blogean, horretarako etiketekin egin dugun prozesu bera jarraitu dugu aino kasu honetan erlojua aukeratuz. Egutegia ere sartu nahi nuen baina ez zaizkit gehiegi gustatu zeuden ereduak eta azkenean ez dut blogean txertatu.
Blogaren diseinuarekin ere ibili gara, lehenengo plantilla aukeratu dugu eta ondoren diseinua hitzean klikatuz, koloreak, letra tamainak eta argazkiak txertatu ditugu gure blogean.
Hori guztia egiteko lehenengo saio osoa behar izan dut, Josuneren azlpenak entzuteaz aparte, gidako jarraipenak jarraitu ditut azaldutako prozesu osoa betetzeko.
Bigarren saioan astekaria betetzen egon naiz, baita nire blogaren gaiko lehenengo sarrerak egiten ere. Oraintxe bertan ari naiz gaiari buruzko informazioa eta dokumentuak bilatzen.
Nire blogeko gai nagusia ipuin ez sexistak izango dira, horretarako arketipoak darabilten ipuinak, hezkidetza lantzeko ipuinak eta heluak hausnartarazteko ipuinez baliatuko naiz.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)



