Sarrera

Ongietorriak berdintasunaren blogera.

Hurrengo asteetan berdintasuna, hezkidetza eta horrelakoak lantzeko hainbat ipuin eskainiko dizkizuet; horrekin batera Astekaria atalean nire lan prozesu osoaren berri izango duzue.

Ipuin hauen helburua neska eta mutilen arteo berdintasunaren bidea zabaltzea da; izan ere, ez gara guztiz justoa den gizarte batean bizi eta genero berdintasuna askotan aldarrikatzen den kontzeptua da. Baina berdintasunean bizitzea ezinezkoa da haurrak berdintasunean hezten ez baditugu.

Ipuinak material didaktiko ezin hobea badira ere, kontuz ibili behar gara ipuinak hautatzerakoan. Izan ere, trasmititzen dituzten balore inplizituak oso desegokiak dira zenbaiteta. Ipuinen bidez, haurrek errealitatea ezagutzen eta barneratzen dute, eta ondoren, errealitate hori erreproduzitzen dute euren eguneroko bizitzan.

Horregatik, hain zuzen ere, oso garrantzitsua da ipuin egokiak erabiltzea, modu horretan, hezkidetza eta berdintasunerako bideak zabalduko baititugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario