Ipuinak

El maltrato "sutil"


Askotan, ipuinak fikziozkoak izan arren, gure eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun egoerak aurkezten dizkigute. Egoera horiek gehienetan politak dira, eta horrela izan ezean amaiera zoriontsu bat dute.

Baina zer gertatuko litzateke haurrei benetako errealitatea, den moduan, erakutsiko bagenieke?

Honako ipuin hau, agian, bortitzegia da haurrei kontatzeko, baina guretzat, helduontzat, hausnarketarako aitzaki paregabea da.







La princesa Carlota y su dragón mascota


Hurrengo ipuina Siete Rompecuentos bildumaren kontakizun bat da. Izan ere ipuinak historia osoan zehar existitu dira, baina gizartea aldatu den arren, horiek ez dira aldatu eta trasmititzen dituzten baloreak zaharkiturik geratu dira. Aldiz, bilduma honetako ipuinak guztiz desberdinak dira. Laguntasuna eta elkartasunaren balioak trasmititzen dituzte, aniztasuna eta errespetuarena.

Pertsonaiak ere aldatu dira, arketipoak erabiltzen dituzte askotan; hau da, neskak "mutilenak" diren ezaugarriak dituzte edo alderantziz.

Ipuin honetako protagonistak Carlota printseza, edozein neska bezalakoa, eta Buba dragoia xaboi ponpak botazen dituena dira.

Ipuin zoragarria da hezkidetza lantzeko, honen bidez mutilek euren sentimenduak adieraztea txarra ez dela ikasten dute eta neskak ausartak, burugogorrak eta euren buruaren jabe izan daitezkelaz ohartzen dira.










El Lobito Caperucito


Ipuin hau Siete Rompecuentos bildumakoa da ere. Honetan gure protagonista Lobito Caperucito da, pertsonai arketipatu honen bidez mutilen ohikoa ez den irudi bat ematen da, hau da, benetako mutil baten irudia: garbia, alaia, arduratsua...

Ipuin benetan polita da haurrei benetako errealitatea erakusteko fikzioaren bidez; eta honetan ere hainbat balore onugarri trasmititzen dira. Gainera familia patriarkaleko eredutik at dago eta ipuinetan jakintsuaren papera betetzen duen gizonezko bizarzuri horrek, emakumea da.






La bella bestia

Normalean irakurtzen ditugun ipuinetan printsesa edo protagonista ederra, argala, polita...da. Ipuin honetako protagonista beldar iletsu, berde, lerdetsu eta begi-irtena da; baina hori ez da garrantzitsuena, basoko beldarrik alaiena eta majuena baita. Gure protagonista den moduan onartzen du bere burua, eta bere lagunak bere izaeragatik maite dute, eta ez bere itxuragatik.

Gaur egungoko gizartean izugarrizko eta gehiegizko garrantzia ematen zaio itxura fisikoari pertsonen izaera ahaztuz. Modu horretan, eta ipuinen bidez, haurrei irakasten diegu fisikoa dela garrantzitsuena eta hori da gehien zaindu behar dutena. Balore guzti horien kontra egiteko eta modu humoretsu batean ipuin hau aurkezten dizuet.






Blancanieves y los siete alienígenas


Nork ez du Edurnezuri eta zazpi ipotxen ipuina ezagutzen? Edo Edurnezuriren amaorde gaiztoa? Ipuin honetako edurnezuri, ipotxak eta amaordea guztiz desberdinak dira.

Edurnezuriren amaordea neskarekin ondo eramaten den emakumea da, Edurnezurigatik kezkatzen dena; zazpi ipotxak musika talde bat duten mutikoak dira eta Edurnezuri abeslaria izan nahi duen neskatila.

Baina edurnezuri abeslarien munduaren irudi okerra dauka, berak famatua izan nahi du, opariak izan eta ezkondu; hori izanda beste edozerren beharrik ez duelakoan. Baina Edurnezuri konturatuko da famatua izatea eta ezkontzea ez ela nahikoa, baizik eta ametsengatik borrokatu eta pertsona indepenteak izan behar garela.








El principe Ceniciento


Ipuinetan nork pasatzen du erratza? Amak Nork garbitzen du arropa? Amak Nork egiten du afaria, azkaria, gosaria eta bazkaria? Amak. Baina... ama ez balego nork egingo zukeen?

Ipuin honetan egoera hori aurkezten da, eta gure amek jasaten duten nekea eta denbora falta ere.





Buba,el dragón mascota de la princesa Carlota

Hau izango da Siete Rompecuentos bildumako aurkeztuko dizuedan azken ipuina. Bilduma honetako azken ipuina La princesa Carlota y su dragón mascota izan zen; oraingo honetan, dragoia izango da ipuineko protagonista.

Buba ez da beste dragoiak bezalakoa, bera ona da, alaia, atsegina eta beldurtia. Baina horrelakoa izateagatik, beste dragoiekiko desberdina, bakar-bakarrik bizi da sumendi batean lagunik gabe.

Ipuin honen bidez gure gizarteko estereotipoak kritikatzen dira, hau da, ohitura edo tradizioengatik neskak modu batekoak izatea eta mutilak beste modu batekoak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario