Mostrando entradas con la etiqueta linkak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta linkak. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de diciembre de 2013

Jo ta ke!

Aste honetan oso lanpetuta ibili gara. Orain dela aste batzuk proiektu batekin hasi ginen, irakasleak zentro bateko egoera bat aurkeztu zigun eta guk egoera horri "irtenbidea" eman behar genion. 4 urteko gela batean ordenagailuak jarri dituztela eta irakasleak ez dakiela horiekin zer egin da egoera.

Irtenbidea emateko lehenengo ikastetxea aukeratu, egoeraren azterketa egin, hipotesiak formulatu etab... egin dugu lehenengo.

Horretaz aparte site-a lan handia ematen digu egindako guztia bertan txertatzen baitugu.

Beste alde batetik Josunek hiru baliabide berri aurkeztu dizkigu aste honetan: Bomomo, Voki eta Glogster

Bomomo marrazki psikodelikoak egiteko programa da zure ordenagailua deskargatu dezakezuna

Glogster poster digitalak egiteko herraminta da. Horren bidez bideoak edo musika dituzte posterrak egiten dezakezu

Voki hitz egiten duten avatarrak dira. Avatar bat hautatu eta mezua grabatzen diozu, ondoren pertsonaiak zuk grabatutakoa esango du




martes, 19 de noviembre de 2013

Gaitasun digitalarekin a tope


Gaurko klasean aurreko saioan banatutako informazioa komunean ipintzen ibili gara eta lehenengo eztabiadak sortu dira: IKTak eskoletan bai ala ez? Ez gara ados jarri, batzuk IKTen alde dauden HHn eta beste batzuk ez. Guztien argumentuak onartuak izan dira eta iritziak errespetatuak baina ez gara ondorio komun batera heldu.

Ondoren, informazioa azalduta eta eztabaidatuta, hurrengo zereginak banatu ditugu. Bi pertsona mapa mentala egiten egon dira






Beste batzuk prezia egiten ibili dira eta gainontzekook txostena garatzen.



Bigarren saioan, prezia eta txostenari azken ikutuak eman dizkiogu eta aurkezteko prest gaude. Aurkezpenarako, talde bakoitzak gaitasun dgitalaren inguruko aportazio bat egin du eta , modu horretan gelako kideen guztien artean burutu dugu Gaitasun Digitala gaiaren aurkezpena.

Talde honetan oso gustora sentitzen naiz lan eginez, izan re denok dira oso langileak, elkarren arteko errespetua dago eta talde bezala identitatea garatu dugula uste dut.

martes, 12 de noviembre de 2013

"Txapela buruan ta ibili munduan" aurrera lanarekin!

"Jetas y pasotas" irakurgaia irakurrita ekarri behar genuen gaur, eta horri buruz hitz egiten egon gara taldean eta gelan. zorionez, nire taldea ezagutzen dut gehienetan haiekin egiten baitut lan, eta testu horretako pertsonairik ez da aurkitzen. Baina beste talde lan batzuetan, holakoekin topo egin dut, eta eskainitako estrategia horiek erabilgarriak izango zaizkidala somatzen dut.

Ondoren, gure talde fitxa osatu dugu gure argazkiak eta hainbat datuz bertan islatu, fitxa nahiko azkar egin dugu Rakel, Haizea Janirek eta laurok elkarrekin egiten baitugu modulu lana eta horren ondorioz, Iker baino ez zen falta fitxan txertatzeko.

Hurrengo saioan gure proiektuaren lehenengo zatia egiten hasi gara "Gaitasun digitala" horretarako interneten informazioa bilatzen ibili gara eta aurkitutakoa denen artean banatu dugu hurrengo saioan bakoitzak bere atala irakurrita ekartzeko

Hona hemen bilatutako informazio horren iturri batzuk:




PD: barkatu hain sarrera laburrak egiteagatik, baina larri gabiltza denboraz eta talde lanaren ezaugarri gehiago ikusteko websitea gero eta politago gaude ipintzen!! Hemen duzue berriz ere linka, goza ezazue! https://sites.google.com/site/txatxipistatxisite/

martes, 5 de noviembre de 2013

Goazen talde!

Aste honetan lan taldea sortu dugu, nire taldeko kideak Rakel Tristan, Iker Olalde, Janire Urruchua eta Haizea Ugalde dira. Taldearen izena "txatxipistatxi" izango da eta talde lana aurkezteko website sortu genuen. Hona hemen gure websiteren linka:  https://sites.google.com/site/txatxipistatxisite/



Websitean diseinuarekin ibili gara, baita atal desberdinak sortzen ere. Lehenengo atala emagarriak izan da eta bertan lehenengo akta txertatu dugu.

Hurrengo asterako "Jetas y Pasotas" irakurgaia irakurrita ekarri behar dugu taldean komentatzeko baita gela osoarekin komentatzeko er.