martes, 19 de noviembre de 2013

Gaitasun digitalarekin a tope


Gaurko klasean aurreko saioan banatutako informazioa komunean ipintzen ibili gara eta lehenengo eztabiadak sortu dira: IKTak eskoletan bai ala ez? Ez gara ados jarri, batzuk IKTen alde dauden HHn eta beste batzuk ez. Guztien argumentuak onartuak izan dira eta iritziak errespetatuak baina ez gara ondorio komun batera heldu.

Ondoren, informazioa azalduta eta eztabaidatuta, hurrengo zereginak banatu ditugu. Bi pertsona mapa mentala egiten egon dira






Beste batzuk prezia egiten ibili dira eta gainontzekook txostena garatzen.



Bigarren saioan, prezia eta txostenari azken ikutuak eman dizkiogu eta aurkezteko prest gaude. Aurkezpenarako, talde bakoitzak gaitasun dgitalaren inguruko aportazio bat egin du eta , modu horretan gelako kideen guztien artean burutu dugu Gaitasun Digitala gaiaren aurkezpena.

Talde honetan oso gustora sentitzen naiz lan eginez, izan re denok dira oso langileak, elkarren arteko errespetua dago eta talde bezala identitatea garatu dugula uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario