martes, 26 de noviembre de 2013

Blogen mundua deskubritzen

Lehenengo saioan blogak aztertzen ibili gara. Irakasleak blog zerrenda bat eskaini digu eta bakoitzak bat aukeratu dugu, ondoren blog horretan ibili gara hainbat datu eta elementu bilatzen gero horiek fitxa batean biltzeko


 Materiala aztertzeko fitxa




Deskripzioa: Blog hau beste irakasle batzuekin klasean erabilitako errekurtsoak konpartitzen dira; baita zenbait irakaslek familiei haurrek eskolan egindako ekintzen berri emateko.


Diseinua: Oso blog sinplea da baina bere helburua beste blog eta webgune batzuen berri ematea denez loturak argi eta argi ikusten dira, eta horietarako sarbideak erabiltzeko errazak dira. Bertan agertzen diren webgune edo blogetan sartuz gero, oso blog koloretsuak ikus ditzakegu, argazkiz beterikoak eta oso diseinu atseginekin.


Edukia: Blog honetan ageri diren blog edo webgune gehienak HH-ko irakasleek euren klaseari buruz egindako blogak dira. Horietako gehienak familietara daude zuzenduta, haurren ekintzak agertzen dira, argazkiak, beren lanak… Horiei esker beste irakasle batzuk bertan ageri diren errekurtsoetaz balia daitezke jarduera horiek euren klaseetan aplikatzeko. Mota honetako blog batzuetan, bi atal bereiz daitezke: Alde batetik familiei zuzendutako atala: argazkiak, egunerokoak etab. Eta beste alde batetik haurrei zuzendutako ipuinak abestiak eta jolas haiek ere blogaren partaide aktiboa egiteko.

Beste blog batzuetan haurrei zuzendutako ariketak edo jolasak agertzen dira, dantzak abestiak… Hauek askoz dinamikoagoak dira bideoz horniturik baitaude eta haurraren partaidetza eskatzen baitute.

Blog hauetan irakaslearen papera da garrantzi gehien duena, edo gutxienez garrantzi gehien ematen zaio; familiak dira blogaren hartzaile eta haurrek rol pasiboa jokatzen dute. Hau da, blogaren protagonistak dira baina, berez, bloga ez dago haientzat zuzendua. Hizkuntza ez da haurrentzat, ezta bloga ere.

Hala ere, familientzat zuzendutako hainbat blogetan, ikaslea paper aktiboa hartzen du berak entzun ahal baititu ipuinak, bideojoko didaktikoekin jolas dezake eta zenbaitetan euren partaidetza eskatzen da blogaren bidez.

Link hauetan aurkitzen dugun materiala HH-n aplikatzekoa da, ez dago premia bereziko ikasleei erreferentzia egiten dion materialik aurkezten eta kultur aniztasunari aipua egiten ez zaion arren nahiko aktibitate orokorraak dira gela osoan egiteko. Hala ere, garrantzitsua lirateke jakitea, gela horietako partaideen ezaugarriak; beste gela batzuetan arazorik gabe aplikatu ahal izateko.


Elementu teknikoak: Aurretik esan bezala blog hau beste blog eta webgunetarako sarbuidea da gehienbat. Linkak oso azkar kargatzen dira eta oso argi ikusten da interesatzen zaigun informazioa.


Fidegarritasuna: Bloga sortzen duen erakundearen emaila eta izena agertzen da, informazioa gaurkotuta dago; badirudi orrialdea fidagarria dela.


Iruzkin kritikoa:Interneten blog, web eta informazio pilo daukagu HH-ri buruz. Baina askotan informazio hori ez dago modu egokian antolaturik, eta, horren ondorioz, interneten HH-rako errekurtsoak bilatzea lan korapilatsua izan daiteke.

Webgune honek gai horren inguruko webgune desberdinak eskaintzen ditu, klik bakar batean hamaika orrialdetara sar gaitezke sare osoa bueltaka ibili beharrean.

Oso tresna egokia iruditzen zait irakasleek klaserako ariketak hautatzeko baita familiak ere euren haurrentzat ipuinak eta abesti aproposak eskuragarri izateko.

Aurkezten diren blogei erreparatuz, oso tresna egokiak dira familiekin komunikazioa izateko; baina murritzak dira, nire ustez, horietako blog askotan haurrek partaide pasiboajk baino ez direlako. Beste blog batzuetan, aldiz, haurrak izaten dira kontuan eta eurentzat jolasak  eta ariketak aurkezten dira. Modu horretan IKTetan integratzeko.

Fitxa egiten genuen bitartean Josunek programa berri bat erakutsi digu Delicious eta bertan kontu bat ireki dugu.


Bigarren saioan, taldean bilduta, bakoitzak bere fitxa eta aukeratutako bloga aurkeztu du. Taldekide baten bloga aukeratu eta denon artean fitxa hori bete egin dugu.

Materiala aztertzeko fitxa


Datu osagarriak: “GELA PDI” izeneko  bloga da. Blogaren egilea Agurtzane Goitia da, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.


Deskripzioa: Blog honetan Haur eta Lehen Hezkuntzan lantzeko material didaktiko digitala jasotzen da. Motrizitatea, Ingelesa, norberaren ezagutza, hizkuntza eta komunikazioa, musika…lantzeko materiala eskaintzen da.

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago eta, zeharkako eran, ikasleei ere.


Diseinua: Blog honen diseinua oso atsegina da, irudiak kolore bizikoak dira eta letrak ere forma dibertigarriak dituzte zeintzuk bloga erakargarria egiten dute. Oso argi ikusten da informazioa, kronologikoki aurkezten da. Sarrera bakoitzean, jolasa, ipuin edo abestiaren irudia agertzen da (zeina, aldi berean, jarduera horretarako linka den). Honen goialdean, jardueraren izenburua eta mota agertzen da. Azkenik, irudiaren azpian deskripzio txiki bat dago.

Eskumako zutabean esteka gehiago, aurkibidea, egilearen informazioa eta jarduerak zein webgunetik hartu diren agertzen dira. Gainera, jarduera horien argitaletxea ere agertzen da.

Horrez gain, errekurtso digital gehiago, tutorialak…eskaintzen ditu orrialdeak nahi izanez gero, horiek eskuragarri izateko.


Edukia: Ikaslearen papera, batiz bat ez dago, blog hau irakasleei zuzenduta baitago. Irakaslearen paperari dagokionez, hau beraientzat sortutako bloga izateaz gain, bertan iritzi, material eta hausnarketak elkartrukatzen direnez, irakasleentzako  baliabide aberastasun handia dago.

Hezkuntza arloan orokorrean aplikatzen dela esan dezakegu, hau da, blogean dauden ariketa guztiak gauza zehatz batzuk ikasteko eginak daudela eta ez bakarrik denbora pasatzeko. Azken finean, helburu didaktiko bat dut eta, horrela izanda, emaitza batzuk bilatzen dira.

Ikasle guztientzat egokia da, baita hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako. Izan ere, heziketa berezirako zehazki sorturiko ariketak eskaintzen dira.



Elementu teknikoak: Bloga oso ondo antolatuta dago eta oso erraza da interesatzen zaiguna ikustea.
Gaia oso interesgarria da eta bertan informazioa bilatzeko errekurtso asko daude.
Blogan agertzen diren irudietan ,errekurtsoetan… klikatzerakoan,nahiko arin zabaltzen dira. Adibidez, eskumako aldean Haur Hezkuntzako errekurtsoan klikatzen badugu orria momentuan kargatzen da, baina hor barruan ingeleseko ipuinean klikatzen badugu pixka bat kostatzen zaio.


Fidagarritasuna: Esan bezala, blogaren egilea identifikatzen da eta bere gmail perfilaren linka eskaintzen du. Nahiz eta loturak eta sarrerak “errutina” bat ez jarraitu, gaurkotuak daude.




Iruzkin kritikoa: Blogan agertzen diren jolasak eta jarduerak hezkuntza arloan aplikatzekoak dira, ez bakarrik hezkuntza formalean baizik eta eguneroko bizitzan ere. Adibidez, etxean zein gelan erabiltzeko tresna baliagarriak izan daitezke, haurrek jolasean dauden bitartean hainbat eduki barneratzeko, baita IKTen erabilera arduratsua ikasteko.

Puntu honetan, klasean hainbat aldiz sortu den eztabaidara ailegatzen gara: IKTak Haur Hezkuntzan erabili ala ez? Nire ustez, gaur egungo mundua digitala dela kontuan izanik, haur hezkuntzan IKTak modu egokian eta arduratsuan erabiltzen hastea onuragarria izan daiteke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario