martes, 22 de octubre de 2013

Bloga dotore-dotore jartzen

Aurreko astean azaldu nuen bloga nola sortu genuen baita hori sortzeko ikasi genituen kontzeptuk. Hori ikasita aste hontean gure bloga polit ipintzen aritu gara, ni gutxienez, horretarako Jsounek blogan eskegi beharreko hainbat gadget edo elementu azaldu dizkigu.

Alde batetik etiketak, etiketak gauza garrantzitsuak bilatzeko balio dute. Gadgetetan klikau, etiketak aukeratu eta baukera baieztatu behar uzu. Ondoren, sarrera bat egiterako orduan eskumako zutabean etiketa hitzean klikatu eta nahi dituzun etiketak aplikatzen dituzu koma batekin horiek bereiziz. Modu horretan zure blogeak etiketen atalean gnahi duzuna asko hobeto eta argiago aurkituko duzu.

Gadgetekin jarraituz erlojua txertatu dugu gure blogean, horretarako etiketekin egin dugun prozesu bera jarraitu dugu aino kasu honetan erlojua aukeratuz. Egutegia ere sartu nahi nuen baina ez zaizkit gehiegi gustatu zeuden ereduak eta azkenean ez dut blogean txertatu.

Blogaren diseinuarekin ere ibili gara, lehenengo plantilla aukeratu dugu eta ondoren diseinua hitzean klikatuz, koloreak, letra tamainak eta argazkiak txertatu ditugu gure blogean.

Hori guztia egiteko lehenengo saio osoa behar izan dut, Josuneren azlpenak entzuteaz aparte, gidako jarraipenak jarraitu ditut azaldutako prozesu osoa betetzeko.

Bigarren saioan astekaria betetzen egon naiz, baita nire blogaren gaiko lehenengo sarrerak egiten ere. Oraintxe bertan ari naiz gaiari buruzko informazioa eta dokumentuak bilatzen.

Nire blogeko gai nagusia ipuin ez sexistak izango dira, horretarako arketipoak darabilten ipuinak, hezkidetza lantzeko ipuinak eta heluak hausnartarazteko ipuinez baliatuko naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario