martes, 17 de diciembre de 2013

Agur Agur

Aste hau klaseko azken astea izan da.Gure proiektuari azken ikutuak eman dizkiogu, lan txikia badirudi ere izugarrizko lana izan baita eta ordu pilo sartu behar izan ditugu. Gainera lana egiteaz aparte site-a ia egunero txukundu edo eguneratu behar dugu, beraz hori plus bat izan dan lana mailan.

Hona hemen gure lanaren emaitza:



Baina gaur lanaren aurkezena egin dugu, prozesu osoan zehar behin eta berriro eztabaidatu dugu IKTak eskoletan bai ala ez eta aurkezpenean ere berdina gertatu zaigu.

Akordio edo iritzi komun batera ez bagara heldu ere, denon iritziak errespetatu ditugu eta bakoitzak bere arrazoiak eman ditu.

Azkenik, Josunek beste baliabide bat aurkeztu digu ISSUU aldizkari digitalak egiteko eta irakaslearen ebaluazio egin dugu.

Amaitzeak asko lasaitzen banau ere oso gustora egon naiz talde  honekin lan egiten; eta irakasgaia ere oso interesgarria iruditu zait. Izan ere lehenengo egunean ez nekien ordenagailu bat erabiltzen eta begira orain, blog bat egin dut nik bakarrik!!


martes, 10 de diciembre de 2013

Jo ta ke!

Aste honetan oso lanpetuta ibili gara. Orain dela aste batzuk proiektu batekin hasi ginen, irakasleak zentro bateko egoera bat aurkeztu zigun eta guk egoera horri "irtenbidea" eman behar genion. 4 urteko gela batean ordenagailuak jarri dituztela eta irakasleak ez dakiela horiekin zer egin da egoera.

Irtenbidea emateko lehenengo ikastetxea aukeratu, egoeraren azterketa egin, hipotesiak formulatu etab... egin dugu lehenengo.

Horretaz aparte site-a lan handia ematen digu egindako guztia bertan txertatzen baitugu.

Beste alde batetik Josunek hiru baliabide berri aurkeztu dizkigu aste honetan: Bomomo, Voki eta Glogster

Bomomo marrazki psikodelikoak egiteko programa da zure ordenagailua deskargatu dezakezuna

Glogster poster digitalak egiteko herraminta da. Horren bidez bideoak edo musika dituzte posterrak egiten dezakezu

Voki hitz egiten duten avatarrak dira. Avatar bat hautatu eta mezua grabatzen diozu, ondoren pertsonaiak zuk grabatutakoa esango du